La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

ERREKTRIZITATEA ENERGIA KOMUNITATE ELKARTEA

Bilboko Errekalde auzoko pertsona talde bat gara, eta elkarte formatuan energia-komunitate bat eratzeko prozesuan gaude. Duela pare bat urte elkartzen hasi ginen, ikusteko ea lortzen genuen tamaina ertaineko estalkiren bat autokontsumorako instalazio fotoboltaiko kolektibo baterako, proiektua gure ingurunean ezagutarazteko eta energia-komunitate bat sortzeko partaidetza-prozesu bat hasteko aukera emango ziguna, baina gure hiri-eremua zenez, aukerak urriak ziren. Horregatik, komunitate energetikoa sortzea erabaki genuen, eta dagoeneko sortutako erakundearekin, bazkideak batuz eta estalki handi edo txikiak bilatuz, autokontsumorako panel fotovoltaikoak instalatzeko. Oraingoz auzoko pertsonak garen arren, gure asmoa parte-hartzea Bilbo osora zabaltzea da. Erantzunkidetasunetik abiatuta trantsizio energetikoari ekarpena egitea da gure motibazioa.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Une honetan elkartea osatzen ari gara, parte hartu nahi baduzu, zure kontaktua bidali eta elkarrekin eraikiko dugu.

* duten eremuak nahitaezkoak dira.